Ongizatea da Atenzia enpresak erabiltzaileen behar eta eskaerei erantzuteko oinarri hartzen duen helburua. Zerbitzu-sistemarik onena sortzen dugu bizi-kalitatea hobetzeko beharrezko autonomia eta mendekotasunik eza eskaintzeko. Horrela erdiesten dugu gure lanarekin lortu nahi dugun eragin positiboa.
Informazio gehiago Helburua, ikuspegia eta balioakAtenzia erreferentziazko laguntza-eredua da pertsonen ongizatean eta osasunean. Gure nahia da edozein pertsonak kalitatezko arreta izatea edozein leku, une eta egoeratan. Berrikuntza soziala eta teknologikoa etorkizuneko gizartearen beharrak aurreikusteko eta konpontzeko gaitasuna ematen digun tresna da.
Hasieratik, gizarte-ongizatean oinarritutako enpresa-kultura sustatu du Atenzia enpresak. Konpromisoa, iraunkortasuna, osotasuna, enpatia eta jarrera berritzailea dira gure taldearen eguneroko motorrak.
Uste dugu bizitza amets egiteko eta hunkitzeko dela; horregatik egiten dugu lan eta pertsonei laguntzen diegu, haiek nola bizi erabaki dezaten. Norberaren inguruabarrak ezagututa, egunero hobetzeko behar duen bultzada ematen diogu pertsona bakoitzari, profesionaltasunez eta zehaztasun zientifikoz, hurbileko eta begirunezko giza harremanarekin batera.
Gure bezeroek eta erabiltzaileek Atenzia enpresarengan jartzen duten konfiantza guztion arteko harremana zehazten duen funtsezko ardatza da. Epe luzeko harreman bihurtzea oso garrantzitsua da guretzat, eta pertsona bakoitzarekin dugun erantzukizunean eta aditu-talde osoaren zintzotasun profesionalean eragiten du.
Sektoreari buruz dakigunez, urrunago joan gaitezke eta bide berriak ireki ditzakegu, etorkizuneko egoera bakoitzari egokitutako arreta soziosanitarioko konponbideak sortzeko. Zerbitzu berrien sistema, moldakorra izatea eta eragin positiboaren bidez neurtzea dira gure helburuak, edozein dela ere gure egoera.
Zure lekuan jartzen gara, zure egoeran eta zure benetako beharren testuinguruan, bereganatzen dugu eta gure jakintza eskaintzen dizugu. Konponbide horiek garatzeko, ahalegin guztiak egiten ditugu. Elkarrekin iritsi nahi dugu helmugara, helburu argia duen talde gisa lan egin nahi dugu.