Partikularrentzako zerbitzuak behar dituzu? Egin ezazu klik hemen

Kontu sozialetatik haratago

Pertsonak eta gure planeta

Pertsonei arreta ematera zuzenduta, kultura korporatibo sendoa sortuz joan da Atenzia, gure erabiltzaileen eta bizi garen planetaren ongizatearekiko eta osasunarekiko konpromisoaren, erantzukizunaren, begirunearen eta ahaleginaren balioetan oinarrituta. Gure profesionalez betetako taldeak eta gure hornitzaile-sareak balio horiek derrigorrez bete behar dituzte.

Atenzia Agenda 2030

2030 Agenda

Nazio Batuen Erakundeko herrialde guztiek, Espainiak ere bai, berretsitako 2030 Agendako politika ekonomiko eta sozialek ere agertu behar dute enpresetan eta erakundeetan, gure planetako baliabideen jasangarritasuneko helburuak lortzeko.

Atenzia enpresak, pertsona ahulekin duen harremana kontuan hartuta eta gizartearekiko erantzukizunaz jabetuta, bere egiten ditu helburu horiek. Horretarako, Erantzukizun Sozial Korporatiboko politikaren barruan etengabeko hausnarketa estrategikoa sartu du, gure jarduera-eremuetan helburu horiek lortzen nola lagundu aztertzeko. Hausnarketa estrategiko hori gure gizartearekiko konpromiso etikoa osatzen duten ekintza korporatiboetan, ingurumenekoetan, sozialetan eta laboraletan gauzatzen da.

Atenzia Pacto Mundial

Nazio Batuen Munduko Ituna

Munduko Ituna Nazio Batuek proposatutako nazioarteko ekimena da, eta bere helburua erakundeen erantzukizun sozialeko borondatezko konpromisoa lortzea da. Giza Eskubideen Munduko Adierazpenean oinarrituta, laneko, ingurumeneko eta ustelkeriaren aurkako borrokako 10 oinarriek enpresa bakoitza Erakunderako bazkide sendoa eta epe luzekoa izatea eragiten dute.

Atenzia 2014az geroztik Nazio Batuen Munduko Itunaren Espainiako Sarean dago eta 2016. urteaz geroztik bazkide da, Itunaren 10 oinarrien konpromisoa onartuz.

Gehiago jakin

Jasangarritasuna eta ingurumenaren gaineko eraginaren kontzientzia

Atenzia

Mugikortasun jasangarria

CO2-aren isuriek pertsonen osasunean eta planetan duten eraginaz jabetuta, flota jasangarriagoa lortzeko iragatea egin dugu, isurietan ahalik eta eragin txikiena izan dezan. Gaur egun, gure ibilgailuen % 70a hibridoa da eta, % 30a, elektrikoa.

Atenzia

Berrerabili eta birziklatu

Ekonomia zirkularrean oinarrituta, eta ahal dugun guztietan, ingurumena errespetatzen duten materialekin egindako eta kontsumo txikiko elikadura-iturriak behar dituzten gailuak erabiltzen ditugu. Prebentziozko mantentze-lanak burutzen ditugu balio-bizitza luzatzeko eta, kentzeko unean, hondakin elektroniko gutxiago sortzen ditugu, osagaiak eta gailuak berrerabiliz eta/edo birziklatuz.

Atenzia

Energia berdea % 100ean

Gure jarduera haziz joan denez, energia are gehiago aurrezten saiatzen gara. Kontzientziazioak eta aurrezteko neurriek gure energia-kontsumoa % 1,3 murriztea lortu dute. 2020tik kontsumitzen dugun energia elektrikoaren % 100a iturri berriztagarrietatik dator, eta horrek CO2-ko isuriak % 15ean murrizteko aukera eman digu.

Accesibilidad Universal - Hombre pelirrojo con barba en silla de ruedas sonriendo

Irisgarritasun unibertsala

Diseinu unibertsala gure erabiltzaileen profil, lehentasun eta beharrei erantzuteko paradigma gisa erabiltzen dugu. Horren ondorioz, pertsona guztiek eta, bereziki, dibertsitate funtzionala duten taldeek erabil ditzakete gure telezerbitzuak.

Teknologiak eta baliabide materialek pertsonen zerbitzura egon behar dute, edozein egoeratan daudela ere. Erabiltzaile bakoitzaren egoera kontuan hartuta zerbitzuak diseinatzeak irisgarritasunari, erosotasunari eta ongizateari laguntzen du eta berdintasuna bermatzen du.

Enpleguaren bidezko gizarteratzea

Lan egitea funtsezko kontua da pertsonen bizitza betea eta aktiboa izateko: aitorpen soziala errazten du, mendekotasunik gabeko bizitza sustatzen du eta buruko osasunari eta osasun fisiko eta sozialari laguntzen die. Atenzia enpresak erakunde publiko eta pribatuen hainbat ekimen eta hitzarmenetan parte hartzen du, gizatalde ahulak (genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak, 45 urtetik gorakoak, eta abar) lan-munduan sar daitezen sustatzeko eta errazteko.

+45 talentua