Partikularrentzako zerbitzuak behar dituzu? Egin ezazu klik hemen
Home > Atala > Atala > Kompromiso

Kontu sozialetatik haratago

Nazio Batuen Munduko Itunaren 10 oinarriak

Global Compact ekimenaren kide izateak itunaren 10 oinarriak onartzea eta jarraitzea dakar:

Giza eskubideak

1.Enpresek mundu mailan aitortutako oinarrizko giza eskubideak babestu eta errespetatu behar dituzte.

2.Enpresek giza eskubideen urratzearen gaizkide ez direla bermatu behar dute.

Lan-estandarrak

3. Enpresek elkartzeko askatasuna eta negoziazio kolektiboarekiko eskubidearen egiazko aitorpena babestu behar dituzte.

4. Enpresek bortxazko lanen edo indarkeriaren menpean egindako lanen ezabapena babestu behar dute.

5. Enpresek haur-lana errotik ateratzea babestu behar dute.

6. Enpresek lanean eta langintzan bereizkeriako praktiken deuseztatzea babestu behar dute.

Ingurumen

7. Enpresek ingurumenaren aldeko ikuspegi prebentiboa izan behar dute.

8.Enpresek ingurumen-erantzukizun handiagoa sustatzen duten ekimenak bultzatu behar dituzte.

9. Enpresek ingurumenarekin begirunetsu diren teknologien garapena eta hedapena sustatu behar dute.

Ustelkeriaren aurka

10. Enpresek edozein motatako ustelkeriaren aurka borrokatu behar dute, besteak beste, estortsioa eta eroskeria.