Partikularrentzako zerbitzuak behar dituzu? Egin ezazu klik hemen

Berehalako moldaera ohiz kanpoko krisialdi batera

Covid-19

Zerbitzuaren behar berriei erantzuteko prozesu optimizatu eta integrala sortu eta ezarri, arreta berezia zuzenduz pertsona ahulak hautematera eta laguntzera osasun-krisialdiak eragindako ondorioen aurrean

+39,4%
10.300
95%
dei gehiago elkarrizketak izateko
batez besteko jarraipenerako deiak egunero
langileen telelanean

Egoera

COVID-19 gaixotasunak eragindako osasun-krisialdiak egoera berria ekarri zuen gure gizartera, bereziki arlo soziosanitarioan. Urruneko zerbitzuak eta, batez ere, telelaguntza ezinbesteko lotura bihurtu ziren pandemiak bere ahultasunagatik eragin handiena izan duen gizataldearentzat. Egoera horretan, honako helburu hauek ikusten ditugu:

  • Erabiltzaileen segurtasuna, osasuna eta beharrak bermatu.
  • Zerbitzua behar bezala ematen dela ziurtatu.
  • Ahultasunak hauteman eta protokolo zehatzak eta pertsonalizatuak sortu.

Ekintza

Osasun-krisialdiaren inguruko ohiz kanpoko egoerak dagoeneko ahultasunen bat jasan behar izaten zuten pertsonen beharrak larriagotu zituen. Egoera berriari erantzuteko, ahalik eta modurik bizkorrenean eta eraginkorrenean egokitzeko aukera eman ziguten protokoloak eratu genituen:

Triajea

Prozesu integral bat prestatu eta gauzatuko dugu bederatzi fasetan, egoera berriaren ondorioz ahultasunen bat edo behar zehatzen bat duten erabiltzaileak identifikatzeko, zaintzeko eta haien jarraipena egiteko.

Doluaren arreta

Lau fasetako protokoloa garatu dugu, pandemian zehar galera bat izan duten erabiltzaileen edo senideen doluari arreta emateko, isolamendu sozial osoko une batean nagusitutako eragin emozional handia arintzeko.

Segurtasuna

Erabiltzaileen eta gure langileen babesa bermatzen dugu, etxean zaintzeko berariazko protokoloak erabiliz. Gainera, oso denbora gutxian antolatu zen telelana, bertaratzea behar ez zuten langile guztientzat.

Egokitutako konponbideak

Hainbat erakunde publikorekin lan egiten dugu, gizatalde ahulen (adineko pertsonak, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak…) behar berriei erantzungo dieten konponbideak sortzeko.

Emaitzak eta ondorioak

Egoera berria sektore soziosanitario osorako erronka handia izan arren, pandemiaren ondorioz sortu ziren beharrei erantzun ahal izan genien eta zerbitzua segurtasunik eta eraginkortasunik handienekin ematen jarraitu ahal izan ginen, emaitza argiekin: Egoera berria sektore soziosanitario osorako erronka handia izan arren, pandemiaren ondorioz sortu ziren beharrei erantzun ahal izan genien eta zerbitzua segurtasunik eta eraginkortasunik handienekin ematen jarraitu ahal izan ginen, emaitza argiekin:

Jarraipenerako deiek gora egin zuten, eguneroko batez besteko 10.300 deitara iritsiz.

Erabiltzaileek igorritako alertak ugaritu egin ziren. Aipagarria da elkarrizketa besterik nahi ez zuten erabiltzaileen deien kopurua handitu egin zela (% 39,4); larrialdietarako (% 15,6 gehiago aurreko hilabeteekin alderatuta) edo osasun-alertetarako (% 29,3 gehiago) deien igoera ere nabarmena izan da. Hala eskatzen zuten alertak udaletara eta autonomia-erkidegoetara bideratzeko eta arreta emateko berariaz zehaztutako protokoloetan sartu ziren, aldez aurretik identifikatutako eta bat-batean sortutako ahultasuneko egoeretan aritzeko. Erabiltzaileek igorritako alertak ugaritu egin ziren. Aipagarria da elkarrizketa besterik nahi ez zuten erabiltzaileen deien kopurua handitu egin zela (% 39,4); larrialdietarako (% 15,6 gehiago aurreko hilabeteekin alderatuta) edo osasun-alertetarako (% 29,3 gehiago) deien igoera ere nabarmena izan da. Hala eskatzen zuten alertak udaletara eta autonomia-erkidegoetara bideratzeko eta arreta emateko berariaz zehaztutako protokoloetan sartu ziren, aldez aurretik identifikatutako eta bat-batean sortutako ahultasuneko egoeretan aritzeko.

Telelana ezarri zen langileen % 95arentzat, aldi berean 3.000 lanpostu kudeatzeko ahalmena duen barneko zerbitzari batean, eta etxez etxeko arretarako protokolo zehatzak sortu ziren.

Lortutako emaitzek gure arreta-ereduaren erantzuteko eta egokitzeko gaitasun handia erakutsi zuten, behar berriei erantzun zieten prozesu integralak ezartzeko gai baita, eta aukera eman ziguten larrialdi eta zailtasun handiko uneetan erabiltzaileen ongizatea (fisikoa, mentala eta soziala) bermatzeko.