Berrikuntza soziosanitarioa eta teknologikoa
Atxikidura terapeutikoak konpondu gabeko kontua izaten jarraitzen du. Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera, garatutako herrialdeetako kopurua % 50 inguruan dago, baina behera egiten du gogor garatzeko bidean dauden herrialdeetan. Atxikidura terapeutiko txikiak eragin handia dauka arlo soziosanitarioan zein ekonomikoan:
Helburu bikoitza duen proiektua proposatu dugu, hau da, alde batetik, gure bezeroaren zerbitzuari balio erantsia ematen dion eta, beste alde batetik, pazienteen eta familien osasunean eragin onuragarria sortzen duen programa bat eratu dugu.
Esku-hartze klinikoan eta psikosozialean eskarmentua duen diziplina anitzeko talde batek eta gure bezeroak, elkarlanean, diseinatu dute zerbitzua. Esku-hartzeaz gain, neurrirako konponbide teknologikoa diseinatu da, geroago programaren esparruan garatu eta txertatu egin dena. Horren emaitza 4 fasetan gauzatuko den abordatze integrala da:
Zerbitzua onartu duten pazienteak bakoitzaren patologiari lotutako faktore klinikoen eta psikosozialen arabera baloratuko dira, osasunaren mugatzaile sozialetan, ohiko jardunbide klinikoan nagusitutako atxikidura terapeutikoan eta osasunari lotutako bizi-kalitatean oinarritutako zenbait probaren bidez. Horrela, paziente bakoitzaren arrisku-maila ezarriko da.
Arriskuaren arabera, paziente edo zaintzaile bakoitzarekin zehazten dena, osasunerako hezkuntza-plana aukeratu egingo da. Plan hori tratamenduarekiko atxikidura, autozainketa, bizimodu osasungarriak, buru-osasuna eta familia-osasuna aztertzera zuzenduko da, eta diziplina anitzeko talde batek hainbat esku-hartze egingo ditu denbora-tarte batean.
Pazientearekin edo zaintzailearekin adostutako esku-hartzerako plana abiaraziko da, eta horretan sartuko dira laguntza eta alerta goiztiarren hautematea. Horiek arriskuak identifikatzeko eta osasun-erakundearekin koordinazio egokia izateko aukera emango dute, “Real World Data” sortuz.
Patologia bakoitzaren adierazle soziosanitario zehatzak aztertuko dira eta atxikidura terapeutikoa neurtzeko probak egingo dira berriro, pazientearen ebaluazio holistikoa sortzeko eta bezeroei ematen zaien programaren emaitza zehazteko, “Business intelligence” negozio-adimeneko tresnen bidez eta “Real Word Evidence” benetako ebidentziatik abiatuta.
Programaren lehenengo 24 hilabeteetan zehar 45.000 pertsonari baino gehiagori lagundu zaie eta guztira 300.000 esku-hartze baino gehiago egin dira. Horiek guztiek pazienteentzako, familientzako eta osasun-erakundeetarako emaitza positiboak ekarri dituzte.
Hemoglobina glikosilatua - Diabetes Mellitus gaixotasuna daukan biztanleria: Diabetes Mellitus gaixotasuna daukaten eta hemoglobina glikosilatuko % 7ko helburu klinikoa betetzen ez zuten pazienteen % 11 hori betetzera pasatu da. Halaber, % 7,1 eta % 15 bitarteko tartean zeuden eta helburu klinikoa betetzen ez zuten pazienteen % 32ak hemoglobina glikosilatuaren kopurua modu nabarmenean jaistea lortu du.
Batez besteko presio arteriala - Diabetes Mellitus eta presio arteriala dituen biztanleria: Diabetes Mellitus eta oinarrizko presio arteriala batera dituzten pazienteen % 15ak aldaketa positiboak izan ditu batez besteko presio arterialaren kopuruan; ondorioz, helburu klinikoak bete ahal izan dituzte. Beste alde batetik, pazienteen % 21ak aldaketa positiboak izan ditu batez besteko presio arterialean.
Orokorrean, programa bukatzen duen biztanleriaren % 91 mantentzen da arrisku psikosozialaren sailkapenean, edo hobetzen du horretan. Ehuneko horren barruan, % 30ak aldaketa positiboa izaten du arrisku psikosozialaren sailkapenari dagokionez. % 9ak, ordea, joera edo arrisku-aldaketa negatiboa erakusten du.
Alerta goiztiar bidezko arriskuaren kudeaketa: Programa berdin edo hobetuta bukatzen duen biztanleriaren % 80an arrisku klinikoko eta psikosozialeko faktoreak identifikatu, arindu eta aurreikusi egiten dira alerta goiztiarrei esker.
Berdin mantentzeko eta hobetzeko joera duen biztanleriak osasuneko hezkuntzagatiko alerta-kopuru handiagoa erakusten du oinarrizko patologiaren ezaguerari lotutako gaiei dagokienez, baita alarmako seinaleei eta sintomei ere.
Joera negatiboa duten pazienteek alerta goiztiarren erregistro gutxiago dituztela ikusi da, bereziki, tratamenduarekiko atxikidurari eta kontroletara joateari lotutakoak, berdin mantendu diren eta hobetu diren pazienteekin alderatuta.
Programaren izaera berritzaileak onura nabarmenak ekarri dizkie pazienteen osasunari, ohitura osasungarriak sustatzeari eta eratorritako kostuak murrizteari. Ikuspegiaren arrakastak eta bere funtzionamenduak txertatzeko aukera handia dakarte, baita beste mota batzuetako programetan errepikatzeko aukera ere, patologia zerebrobaskularretan eta kardiobaskularretan ez ezik buruko gaixotasunetan, gaixotasun arraroetan, kronikoak ez direnetan edo ebakuntza ondoko monitorizazioan eta jarraipenean errepikatzeko ere.